Lehen hitzordua bihar izango da, urtarrilaren 21ean, Kultur Leioako Auditoriumean. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera egingo den hitzaldia irekia eta doakoa izango da, eta ez da beharrezkoa aurrez izena ematea. Saioa Leioako Udalak antolatu du, Gizarte Politiken arloaren bidez, Osakidetzagaz elkarlanean.

Hitzaldian, aurretiazko borondateen dokumentuak zer diren azalduko da, zer onura dituen norberaren gurak idatziz uzteak eta zein urrats egin behar diren dokumentua kudeatzeko. Informazioa modu argi eta hurbilean ematea da asmoa, gaiak sor ditzakeen zalantzak argitzeko.
Horrez gainera, hitzaldiaren ostean tailerrak antolatuko dira, Osakidetzako langileen eskutik, gura duten herritarrek aurretiazko borondateen dokumentua bertan izapidetu ahal izan dezaten. Tailerrak ere doakoak dira, baina kasu honetan izena ematea beharrezkoa da.
Izena emateko, interesa duten pertsonek mezu elektroniko bat bidali dezakete voluntadesanticipadas@leioa.eus helbidera edo 747 494 620 telefonora deitu.