Hitzak eta heldulekuak partekatuz

Izaro Garcia 2026ko urtarrilaren 29a

Mintzaeskalada egitasmoak hitzordua antolatu du otsailaren 15ean, Leioan. © EGIZU

Adi gazte! Mintzaeskalada egitasmoak hitzordua antolatu du otsailaren 15ean, domekan, 10:00etatik 12:00etara, Leioako Sakoneta kiroldegian, eskalada egiten den bitartean euskaraz mintzapraktika egiteko asmoz.

Egizu elkartearen eskutik, jarduera honen helburua eskaladaren bueltan sortzen den giro informala baliatuta, hizkuntza gazteengana hurbiltzea eta euskaraz aritzeko espazio erosoa eskaintzea. Antolatzaileen hitzetan, "eskalada egiten duten bitartean euskaraz aritzeko aukera izatea da xedea, modu naturalean eta presiorik gabe".

Parte hartu gura dutenek katu-oinak ekarri beharko dituzte, eta eskaladan apur bat ibilita egotea gomendatzen da. Bestalde, lekuak mugatuak direnez, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da, labur.eus/eskalada estekan.

Informazio gehiago nahi duenak egizu.eus webgunean aurkituko du: https://egizu.eus/2025/12/29/mintzaeskalada-eskualdeko-eskalada-topaketa/ 

Zu izango bagina…ez genuke sekula galduko! Eman izena!

 

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun