El Correo egunkariak zehaztu ahal izan duenez, etxejabeak aurkitu zuen hildakoa, errentan hartuta zuen gelan. Azaldutakoaren arabera, denbora zeraman hura ikusi gabe. Atea irekitzeko eta erantzuteko eskatu zion, baina hark ez zuen erantzunik eman. Hori ikusita, jabeak atea ireki zuen eta gorpua aurkitu zuen ohean.
Larrialdi zerbitzuetako medikuek ezin izan zuten heriotza naturala izan zela baieztatu, eta gorpua Bilboko Auzitegiko Medikuntzako Institutura eraman zuten. Han egindako lehen azterketan ohikoak ez diren zantzu batzuk antzeman zituzten, eta, horren ondorioz, epaileak heriotza ikertzeko agindua eman dio Ertzaintzari.