Bidaiariek azaldu dutenez, ezusteko handia hartu dute mugikorrak su hartu du eta eztanda egin duenean. Gainera, suaren eraginez ke handia ere sortu da bagoiaren barruan. Azkenean, trena Leioako geltokian hustu dute, horrelako kasuetarako protokoloa jarraituz; hala, bidaiariek hurrengo trenean jarraitu ahal izan dute euren ibilbidea.
Telefonoaren jabeak erredurak izan ditu eskuan eta arropetan, eta, hasiera batean metroko langileek artatu badute ere, osasun-zerbitzuen ardurapean geratu da horiek lekura heldu direnean.