Aurrean izango ditu, besteak beste, Mallorca, CN Granollers, CN Alcorcon, Union Tenerife edo Levante bezalako aurkari indartsuak. Maila altuko lehia izango da, eta talde gazteak neurri berriak hartu beharko ditu igerilekuan.
Gaztetasuna, handinahia eta hazkundea dira aldagelako ardatzak. Taldeak ez du parte hartzera mugatu gura; hau da, lehiakorra izan eta aurkari ororen aurrean ausardiaz jokatu gura du. Hazkunde prozesu baten parte dela jakitun, erronka ilusioz eta determinazioz hartu dute jokalariek.
Abenturaren lehen kapitulua larunbat honetan idatziko da, 18:30ean, CN Granollersen aurka. Leioako neska gazteentzat hitzordu berezia izango da, klubaren historian urrats handia markatuko duena.