Izan ere, 2025eko abuztuan egindako probetan erabilitako astoen mugimenduak ez omen ziren behar bezala jakinarazi.
Nekazaritza Sailak Gardentasun Atariaren bidez azaldutakoaren arabera, ez dago jasota animaliak jatorri- eta osasun-gidagaz eraman zituztenik; hots, abereen lekualdatzeak kontrolatzeko eta erregistratzeko beharrezkoa den dokumentuen arrastorik ez dago. Horregatik, administrazio-zehapenak jarriko dizkiete jabeei.
Araudiak dioenez, halako kasuetan isunak 600 eta 3.000 euro artekoak izan daitezke animalia bakoitzeko, aurrekariak ez badaude ohartarazpen hutsean gera daitezkeen arren. Hori dela eta, Leioako Animalien Tratu Txarren Aurkako taldeak Aldundiari eskatu dio egiazta dezala zazpi jabe horien asto-mugimendua ohikoa izan den ala ez.
Plataformak salaketa aspaldi bideratu zuen, eta orain sinadurak biltzen jarraitzen du asto probak jaietako egitarautik kentzeko. Leioako Ondiz auzoko jaietako probak kentzea lortu duten arren, oraindik 3.000 sinadura behar dituzte hurrengo pausua eman ahal izateko; hau da, erroldatutako biztanleen %10. Daborduko 2.600 inguru bildu dituzte. Helburua datorren urtean proba horiek berriro ez egitea da