Deialdiaren sustatzaileen arabera, egunero hainbat ikaslek eta zenbait langilek bizikletaz egiten dute joan-etorria, baina ibilgailuakaz bide bera partekatu behar dute eta "babesik gabe" doaz. Goizeko sarrera orduetan egoera "bereziki kezkagarria" dela nabarmendu dute, trafikoa handitzen denean, eta, horregatik, uste dute premiazkoa dela bizikleta-bide egoki bat izatea.
Antolatzaileek Udalari azpiegitura horren aldeko konpromiso argia har dezala eskatu diote, eta bidegorriak ekarriko lituzkeen onurak azpimarratu dituzte: Ikasleen segurtasuna hobetzea, gurasoei lasaitasuna ematea, autoen erabilera murriztea eta, ondorioz, emisio kutsagarriak eta zarata gutxitzea, baita ohitura osasungarriak sustatzea ere, bizikleta gehiago erabiliz. Horrez gain, adierazi dutenez, bidegorriak unibertsitatera ere lotura seguruagoa emango liokeela eta inguruko trafiko arazoak arintzen lagunduko lukeela.
Martxoaren 4ko mobilizazioaren bidez, ikasleek herritarrei ere egin diete deia aldarrikapenagaz bat egin dezaten. Haien esanetan, bidegorri batek epe ertain eta luzera onurak ekarriko lizkioke Leioari, segurtasun, osasun eta ingurumen ikuspegitik.