Hedapena Bizkaiko Foru Aldundiagaz elkarlanean egin da, herritarren eskaerei eta zerbitzuak izan duen erabilera handiari erantzuteko.
Geltoki berriei esker, errazagoa izango da erdigunea San Juan-Mendibile, Estartetxe-Lekue Eder eta Pinueta-Lamiako auzoakaz lotzea, baita funtsezko zerbitzuetara edo metro eta autobus geltokietara bizikletaz iristea ere.
Leioako alkate Iban Rodriguez Etxebarriaren esanetan, kokapen berriak "puntu estrategikoak" direlako aukeratu dituzte, ahalik eta herritar gehienei zerbitzua emateko eta mugikortasun iraunkorra sustatzeko.
Leioa da Bizkaibizi gehien erabiltzen den hirugarren udalerria, Getxo eta Barakaldoren atzetik. 2025ean 144.500 alokairu zenbatu dira, eta horietatik %53 udalerri barruko joan-etorrietarako izan dira.
Hiru geltoki berriakaz, Leioak 11 estazio izango ditu guztira, 114 ainguratze eta gutxienez 69 bizikletakaz.