Leioak doako autobus zerbitzu berezia jarriko du martxan Txorierri eta Lamiako artean

Izaro Garcia 2026ko martxoaren 13a

Leioako Udalak datorren astelehenean, martxoaren 16an, doako autobus zerbitzu berezi bat abiaraziko du Txorierri eta Lamiako auzoen artean. © LEIOAKO UDALA

Leioako Udalak datorren astelehenean, martxoaren 16an, doako autobus zerbitzu berezi bat abiaraziko du Txorierri eta Lamiako auzoen artean, bi guneen arteko mugikortasuna bermatzeko igogailua konpontzen den bitartean.

Une honetan igogailua zerbitzutik kanpo dago ezohiko matxura baten ondorioz, eta konpontzeko pieza espezifiko bat behar da. Osagai hori eskuratzea zaila izanik, konponketa hainbat astez luzatu daiteke. Egoera honen aurrean, Udalak herritarren joan-etorriak errazteko soluzio bat bilatzea erabaki du.

Zerbitzu berezia astelehenetik barikura 08:00etatik 21:00etara martxan egongo da, eta asteburuetan zein jaiegunetan, ordutegia 10:00etatik 20:00etara izango da. Autobusa puntuan , eta hogei zein hogei gutxi minututan aterako da, ibilbide zuzena eginez Txorierriko autobus geltokitik Lamiakoko geltokira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun