Herritar ugari batu dira lekukoa eskuz esku eramatera, ilusioa, emozioa eta konpromisoa partekatuz. Familian, lagunekaz, bakarrik...Korrikak jendetza bildu du udalerrian.
Hona hemen Leioan bizi izan diren une berezi horietako batzuk: irribarreak, besarkadak, aldarriak eta euskararekiko maitasuna. Izan ere, Korrika ez da soilik lasterketa bat; herria elkartu eta euskararen alde arnasa ematen duen ekinaldia ere bada. Eta hori Leioan oso argi dute!