Topagunea Arriena parkea izango da, eta bertan goizez zein arrastiz garatuko da egitaraua, 11:30etik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Parkea, ohiko jolas instalazioakaz batera, sormenez eta jardueraz beteriko espazio bihurtuko da, adin guztietako haurrentzat egokitutako proposamakaz.

Egunak askotariko jarduerak bilduko ditu. Marrazketa txokoan, esaterako, haurrek urteurreneko "500 begi" ekimenean parte hartu ahal izango dute, euren marrazkiak sortuz eta, ondoren, espazio komun batean landatuz. Tailerretan, berriz, baratza ekologikoa, kandelagintza edota lur-panpinen sorrera bezalako gaiak landuko dira. Halaber, Misio Sekretua izeneko gymkanak ihes-gelen logika ekarriko du parkera, ingurumenaren zaintzari buruzko balioak transmititzeko asmoz.
Arrastian, herritarren erretratuakaz osatuko den mural kolektiboan parte hartzeko argazki-gunea egongo da. Jardunaldia giro goxoan borobiltzeko, 500 krispeta-kutxa banatuko dira eta 19:00etan disko festa batek jarriko dio amaiera egunari.