Parte-hartzaileez gain, urtean zehar 60 familia inguruk jasotzen dute informazioa, orientazioa eta jarraipena, udal zerbitzuen bidez.
Programak lau kirol eskola nagusi ditu: igeriketa, fitnessa, multikirola eta gimnasia erritmikoa. Guztira, 47 lagunek hartzen dute parte jarduera erregularretan, adin-tarte zabal batean, 6 urtetik 60 urtera bitartean.
Igeriketa egokituan 26 pertsonak hartzen dute parte, taldeka banatuta eta arreta pertsonalizatuagaz. Fitness egokituak 11 parte-hartzaile ditu, eta multikirol programak sei haur biltzen ditu. Bestalde, Osasunaszten izeneko jarduera helduei zuzenduta dago, eta lau lagunek hartzen dute parte.
Gimnasia erritmiko egokitua duela urtebete jarri zen martxan, Sakonetako gimnasia erritmikoko klubaren laguntzagaz. Egun, zazpi neskek osatzen dute taldea.
Beste arlo batzuekaz lotura
Udalaren arabera, programa hauek kirol arlotik harago doaz, eta beste udal esparru batzuekaz (hala nola kultura, gazteria edo hezkuntza) koordinatzen dira. Helburua desgaitasuna duten pertsonen parte-hartzea erraztea da, komunitateko jarduera ezberdinetan.