Azaldu duten bezala, jarduera gidatuak astelehenetik eguenera, 08:10etik 21:00etara, egingo dituzte. Hauentzako 314 plaza egongo dira. Alde batetik, klase leunagoak egongo dira, nola luzaketak, hirugarren adinekoentzako gimnasia edo entrenamendu funtzionala, gorputza eguneroko bizitzako jardueretarako prestatzen duen ariketa-metodologiagaz, mugimendu naturalak imitatuz, hala nola altxatzea, bultzatzea, txandakatzea edo makurtzea.
Beste aldetik, indarra, malgutasuna eta jarrera hobetzeko pilates eta yoga bezalako jarduerak egongo dira. Diotenez, pilatesa muskulu-tonifikazioan eta korean zentratzen da. Yogak, berriz, gorputza-gogoa-espiritua lotura eta erlaxazio sakona bilatzen ditu. Halaber, tonifikazio-ikastaroek irmotasuna, erresistentzia eta muskulu-indarra handitzera bideratutako ariketa fisiko mota eskainiko dute.

Uretako ikastaroak bi motatakoak izango dira: aquagym ikastaroak herritar guztiontzako eta haurdun dauden amentzako inpaktu gutxieneko modalitatea, zein segurtasunari, erlaxazioari, erditzerako prestakuntzari eta mugikortasunari lehentasuna emango dioena.
Ildo horretan, igeriketan egingo diren ikastaroak adingabeei zein helduei zuzendutako eskaintzak izango dira. Adierazi dutenez, 112 plaza egongo dira astelehenetik eguenera bai igerian ikasteko, bai igeri egiteko teknikak hobetzearen helburuagaz. Txikiak Dordoka, Pinguino, Baleak eta Marrazoak ikastaroak eta 1. eta 2. mailako igeriketa eskola izango dituzte aukeran. Helduek, bestalde, hastapen- edo hobekuntza-ikastaroak izango dute, baita 1. eta 2. mailan ere.
Azkenik, padelaren alde, 136 plaza egongo dira teknika, taktika eta prestakuntza fisiko espezifikoa uztartzen dituen jarduera fisikoak egiteko. Bertan errendimendua hobetzeko, akatsak zuzentzeko eta lehiatzeko edo hobeto jokatzeko beharrezkoa den egoera fisikoa optimizatzeko teknikak eskainiko dituzte. 15 urtetik gorakoentzat 100 plaza egongo dira, 1. hastapen maila, 2. hastapen maila, maila ertainak, 2. maila ertaina eta 3. maila ertaina aukeragaz. 8 eta 14 urte bitarteko umeentzat mailak hastapena, ertaina 1 eta ertaina 2 izango dira.
Gaurtik maiatzaren 17ra arte izena emateko epea egongo da zabalik, Sakonetan eta Torresolon bertan egin daiteke edo uki.atezaintza@leioa.eus helbidera mezu bat bidaliz. Ziurtatu dutenez, kirol eskaintza zabal honegaz, Leioako Udalak "bizimodu osasungarria sustatzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du".