Kaleko arteen azokak giro berezia sortu du beste behin: une harrigarriak, irribarreak, emozioak eta publikoaren gertutasuna izan dira nagusi. Izan ere, hori da Umore Azokaren xarma: artea kalera ateratzea eta ikusleakaz zuzenean konektatzea.
Hitzorduak argi utzi du kaleko arteek bizirik jarraitzen dutela, eta espazio publikoak sormenerako, topaketarako eta gozatzeko leku bihur daitezkeela. Leioan, egun batez baino gehiagoz, kaleak antzoki handi bilakatu dira.