Plazerra izan da, Maskarada Txiki!

Izaro Garcia 2026ko maiatzaren 29a

Lamiako Eskolak ateak itxiko ditu, eta horregaz batera aurtengo Maskarada Txikiak esanahi berezia hartu du. Urtez urte eskolaren bueltan sortu eta indartu den ekimenak agur kutsua izan du oraingoan, haurrek, familiek eta auzoko komunitateak elkarregaz egindako lanari esker.

Maskarada Txikia ez da ekitaldi huts bat izan. Eskolaren inguruan eraikitako harreman sarearen, kultur transmisioaren eta auzo-bizitzaren adierazpen bizia izan da. Haurrek euskal kulturagaz, antzerkiagaz, musikagaz eta dantzagaz duten lotura lantzeko aukera izan dute, eta familiek zein irakasleek ekimen kolektibo baten parte izateko modua aurkitu dute bertan.

Eskola baten itxierak ez du soilik eraikin baten amaiera esan gura. Ohiturak, topaguneak, ikasteko eta parte hartzeko moduak, auzoaren memoria eta belaunaldien arteko transmisioa ere ukitzen ditu. Maskarada Txikiak hori guztia bildu du urteotan.

Lamiako Eskolaren azken Maskarada Txikiak argi utzi du eskola bat ez dela ikasgela multzo bat bakarrik. Eskola bat auzoa ere bada, kultura eta memoria.

Laster arte, Maskarada Txiki!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun