TXORIERRIKO JAIAK 2026

Txorierriko auzoak jaien lekukoa hartuko dio Lamiakori

Izaro Garcia 2026ko ekainaren 5a

Zapatu arrastian euskal dantzak izango dira auzoan, Gure Ohiturak eta Txikiak taldeakaz. © LEIOAKO UDALA

Leioako Txorierri auzoak jai-giroa berreskuratuko du aste-akabuan. Ekainaren 5etik 7ra bitartean, adin guztientzako jarduerak antolatu dituzte auzoan: musika, herri-kirolak, umeentzako ekintzak, lehiaketak, dantza eta txosnako giroa izango dira nagusi.

Jaiak barikuan hasiko dira, 18:30ean, pregoiagaz eta txupinazoagaz. Ondoren, kuadrillen jaitsiera egingo dute, Primo Bayoren animazioagaz. Gaueko hitzordu nagusia 22:30ean izango da, Tributo: “So Payaso y La Patera” taldearen kontzertuagaz.

Zapatuan, goizetik hasiko da mugimendua. Txorierriko krosa, tortilla lehiaketa, ping-pong txapelketa eta umeentzako puzgarriak izango dira lehen orduetako proposamenetako batzuk. Arrastian, berriz, apar festa, mus txapelketa eta euskal dantzak izango dira, Gure Ohiturak eta Txikiak taldeen eskutik. Gauean, GauTxegun taldearen erromeriak hartuko du lekukoa.

Domekan ere ez da ekintzarik faltako. Umeentzako tailerrak, aurpegi-margoketa, herri-kirolak, sambo erakustaldia eta gozogintza lehiaketa izango dira egunean zehar. Horrez gain, tute txapelketaren finalak eta txapela jaurtiketa txapelketak ere egingo dituzte, txikientzat zein nagusientzat.

Jaiak 18:30ean amaituko dira, sari-banaketagaz eta azken trakagaz. Antolatzaileek auzotarrak eta inguruko herritarrak jaietan parte hartzera animatu dituzte; beraz, hurbildu eta gozatu  Txorierriko giroaz eta bizitasunaz!

Ekainak 5, barikua

  • 18:30 Pregoia, txupinazoa, eta Txori Txosnaren irekiera.
  • 18:45 Kuadrillen jaitsiera, Primo Bayo animazioagaz.
  • 19:15 Buruhandiak plazan.
  • 20:00 GP Txiki Motorrak eta umeentzako musika, Primo Bayogaz.
  • 20:00 Pintxoa Txori Txosnan.
  • 21:00 Txosnako sukaldearen irekiera.
  • 22:30 Kontzertua: "So Payaso y La Patera".
  • 01:30 Bingoa txosnan.
  • 02:00 Musika Txori Txosnan.

Ekainak 6, zapatua

  • 10:00 Txupinazoa eta lasterketan izena emateko hasiera.
  • 11:00 Txorierriko krosa.
  • 11:00-12:00 Tortilla lehiaketan izena ematea, txosnan.
  • 11:00-15:00 Puzgarriak denentzat.
  • 12:00 Ping-pong txapelketa.
  • 12:00-13:30 Batxata klasea Alex Cerroregaz eta batxata emanaldia.
  • 13:00 Igel-toka jokoa.
  • 13:30 Tortillen aurkezpena, eszenatokian.
  • 14:00 Tortillak bueltatuko dira eszenatokian.
  • 16:30 Mus txapelketa.
  • 16:30 Apar festa.
  • 17:00-18:30 Euskal dantzak, Gure Ohiturak eta Txikiak taldeakaz.
  • 19:00-20:30 Umeentzako Partyman.
  • 19:00 Txorizoa txosnan.
  • 22:30 Erromeria Gautegun taldeagaz.
  • 01:30 Superbingoa txosnan.
  • 02:00 Musika txosnan.

Ekainak 7, domeka

  • 10:00 Txupinazoa.
  • 11:00 Talo tailerra eta aurpegi-margoak txikientzat.
  • 11:00-14:00 Umeentzako herri-kirolak, URPEregaz.
  • 11:00-13:30 Sambo erakustaldia.
  • 11:30 Apar festa.
  • 12:00 Gozogintza lehiaketan izena ematea.
  • 12:00-14:00 Tute txapelketaren sailkapenak.
  • 14:00 Gozogintza lanen aurkezpena.
  • 14:00 Auzo bazkaria.
  • 16:00 Tute txapelketaren finalak.
  • 16:00-17:30 Txiki eta nagusien txapel-jaurtiketa.
  • 17:00 Dantza plaza, Gure Ohiturak taldeagaz.
  • 18:30 Sari-banaketa eta azken traka.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun