Udako jaiak 2026

Leioak San Juan jaiak ospatuko ditu ekainaren 19tik 24ra

Izaro Garcia 2026ko ekainaren 9a

Aurten ere, kuadrillak izango dira jaietako ardatz nagusietako bat.

Leioak prest dauka San Juan jaiez gozatzeko egitaraua. Ekainaren 12tik 24ra bitartean, aurre-jaiek eta jai egun nagusiek herriko kaleak eta plazak beteko dituzte musikaz, kuadrillen giroaz, umeentzako jarduerez, kirolez, euskal kulturaz eta San Juan gauaren magiaz.

Aurten ere, kuadrillak izango dira jaietako ardatz nagusietako bat, baina programak adin eta gustu guztietarako proposamenak bilduko ditu: kontzertuak, herri-bazkariak, dantza, bertsoak, ikuskizunak, tailerrak, txapelketak eta familia osoarentzako jarduerak. San Juan sua ekainaren 23an piztuko dute, Lehendakari Agirre plazan, eta egun berezi horrek argia, musika eta ospakizuna batuko ditu.

Ekainak 12, barikua

  • 19:00 Barrakak irekitzea, Iturriondo parkinean.
    19:00 Eskupilota txapelketa. Sakoneta kiroldegiko frontoian, Hartzak Leioa Eskupilotaren eskutik.
    • Emakumezkoen txapelketa lokaleko 2. mailako finala.
    • Gizonezkoen txapelketa lokaleko 1. mailako finala.
  • 22:30 Umore bakarrizketak: Leioa Comedy Night, Gemma Martínez eta Txabi Franquesaren eskutik, Aldapa entzunaretoan.

Ekainak 13, zapatua

  • 10:00 Rail-Road Leioa 2026, ASPANOVASen aldeko ekitaldi solidarioa. Kultur Leioan, J.R. Aketxe plazan eta Errekalde plazan.
  • 10:00 Arte Martzialen Kluben erakustaldia, Leioa Judo Taldearen eskutik. Sakoneta kiroldegian.
    • 10:30 Antzinako Eguna. Paella txapelketan eta herri-jokoetan izen-ematea. Barandiaran Behekoa Institutuan.
    • 11:00 Xumba masterclass. Bidebarri bulebarrean. Euria bada, Sakoneta kiroldegian.
    • 11:00 Antzinako Eguneko haur-tailerrak. Barandiaran Behekoa Institutuan.
    • 11:30 Antzinako Eguneko herri-jokoak. Barandiaran Behekoa Institutuan.
    • 11:30 Gune Morea. Eraso matxisten aurkako informazio, prebentzio eta arreta-zerbitzu ibiltaria. Ikea Barri plazan.
    • 13:30 Paellen aurkezpena. Barandiaran Behekoa Institutua.
    • 15:00 Antzinako Eguneko bazkaria. Barandiaran Behekoa Institutuan.
    • 15:45 Antzinako Eguneko bingoa. Barandiaran Behekoa Institutuan.
    • 16:00 Paella txapelketako sari-banaketa. Barandiaran Behekoa Institutuan.
    • 16:30 Euskaraokea. Barandiaran Behekoa Institutuan.
  • 17:00 Rail-Road Leioa 2026.18:30 Leioa Irristaketa Klubaren erakustaldia. Kandelazubieta kiroldegia. Antolatzailea: Leioa Irristaketa Taldea.
  • 20:30 Kalejira musikatua. Sabino Arana kalean.
  • 00:00 Nonbait erromeria. Txosna-gunean.

Ekainak 14, domeka

  • 10:00 Gimnasia Erritmikoko Txapelketa, Gimnasia Rítmica Sakonetaren eskutik. Sakoneta kiroldegian.
  • 12:00 Leioako Udalaren XXIV. Jota Txapelketa, haurrak eta helduak. Udaletxeko plazan.
  • 14:00 Itsas Arrantzako II. Txapelketa Intersoziala. Udondo itsasadarrean.
  • 18:00 Boxeoa, Club Bibox Leioaren eskutik. Kandelazubieta kiroldegian. Sarrerak salgai Bibox Leioan.

Ekainak 15, astelehena

  • 18:00 San Juanetako Saskibaloi Txapelketa, Leioa Saskibaloi Taldearen eskutik. Txomin Aresti ikastetxean.

Ekainak 17, eguaztena

  • Haurren Eguna barraketan. Iturriondo parkinean.

Ekainak 19, barikua

  • 12:00 Hirugarren Adinekoakaz dantzan. Sakoneta kiroldegian.
  • 18:00 Txosnen irekitzea. Txosna-gunean, Elexalde.
  • 19:00 Txupinazoa eta pregoia, Mari Pepa eta Arloteren eskutik. Udaletxean. Ondoren, koadrilen jaitsiera. Ibilbidea: Elexalde, Iparragirre, Sabino Arana, Luis Bilbao Libano, Bulebarra eta J.R. Aketxe plaza.
  • 20:30 Animazioa Paco eta Naiararen eskutik. J.R. Aketxe plazan.
  • 21:00 Mari Pepa eta Arloteri harrera eta pregoia. Txosna-gunean.
  • 22:00 Kontzertua: Horas Muertas eta Mirua. Txosna-gunean.
  • 22:00 Animazioa: Ianira eta Iñigo. J.R. Aketxe plazan.
  • 22:30 Ikuskizuna: Asier Bilbao Show. Aldapa entzunaretoa.
  • 22:30 Kontzertua: Neomak eta Oxabi. Lehendakari Agirre plazan.
  • 23:00 Gune Morea. Eraso matxisten aurkako informazio eta prebentzio gunea. Bulebarra, Obeliskoan.
  • 00:00 Doako taxi-zerbitzua, zaurgarritasun-egoeran sentitzen diren pertsonentzat. Ordutegia: 00:00-06:00.

Ekainak 20, zapatua

Koadrilen pijama eguna

  • 08:00 Irratsaioak. Leioako R.A.M.I. elkarteak antolatuta. Aldapa entzunaretoan.
  • 11:00 Koadrilen arteko tortilla/sandwich txapelketak. J.R. Aketxe plazan.
  • 11:00 Koadrilen arteko herri-kirolak. J.R. Aketxe plazan.
  • 12:00 Ikusi (Leioa) Makusi. Familientzako margo-tailerra. 4-14 urte. Ikea Barri plazan.
  • 12:00 Koadrilen arteko tarta txapelketa, txikiak eta ertainak. J.R. Aketxe plazan.
  • 12:00 Haurrentzako ekintzak. Errekalde plazan.
  • 13:00 Bitsaren jaia, koloretako bitsa. Euskal Etxeen plazan.
  • 14:00 Koadrilen arteko soka-tira, nagusiak. J.R. Aketxe plazan.
  • 15:00 Koadrilen bazkaria. Bidebarri bulebarrean.
  • 17:00 Haurrentzako ekintzak. Errekalde plazan.
  • 18:00 Dantza erakustaldia, Gure Ohiturak Dantza Taldeak antolatuta. Kandelazubietan.
  • 18:00 Leioa Musika Banda. J.R. Aketxe plazan.
  • 18:00 Eskupilota txapelketa, Hartzak Leioa Eskupilotaren eskutik. Sakoneta kiroldegiko frontoian.
  • Emakumezkoen txapelketa lokaleko 1. mailako finala.
  • Emakumezkoen eskuzko partida: Ruiz de Infante-Alday / Etxegarai-Mendizabal.
  • 19:00 Txistularien kalejira.
  • 19:00 Haurrentzako ikuskizuna: Pepa eta Kutxo. Pailazokeriak. Euskal Etxeen plazan.
  • 19:30 Larrain dantza. Kandelazubietan.
  • 20:00 Txosnen irekitzea. Txosna-gunean.
  • 20:00 Musika ikuskizunak:
    • Los Gascones. Udondo bulebarrean.
    • Piano Pupp. Euskal Etxeen plazan.
    • Brincadeira. Ikea Barri plazan.
  • 20:30 Sahieski-jana. Txosna-gunean.
  • 21:15 Musika ikuskizunak:
    • Brincadeira. Udondo bulebarrean.
    • Los Gascones. Euskal Etxeen plazan.
    • Piano Pupp. Ikea Barri plazan.
  • 21:30 Kontzertua: Los Niños Jesús – Manel Fuentes & The Spring’s Team Band. Lehendakari Agirre plazan.
  • 21:30 Kontzertua: Alarma Morea – Ilberri. Txosna-gunean.
  • 22:00 Magia: Gala Magikoa, Jon Zabal eta Jose Armas. Aldapa entzunaretoan.
  • 22:30 Musika ikuskizunak:
    • Piano Pupp. Udondo bulebarrean.
    • Brincadeira. Euskal Etxeen plazan.
    • Los Gascones. Ikea Barri plazan.
  • 23:00 Gune Morea. Eraso matxisten aurkako informazio eta prebentzio gunea. Bulebarrean.
  • 00:00 Doako taxi-zerbitzua, zaurgarritasun-egoeran sentitzen diren pertsonentzat. Ordutegia: 00:00-06:00.

Ekainak 21, domeka

  • 10:00 Txistularien kalejira.
  • 11:00 Meza. San Juan Bataiatzailearen elizan.
  • 11:00 Koadrilen arteko soka-tira txapelketako pisatzea, txikiak eta ertainak. Udondo bulebarrean.
  • 12:00 Elizaurreko Aurreskuaren hasiera, San Juan Bataiatzailearen parrokia-abesbatza, Nagusien Etxeko Errekaldeko Errota abesbatza eta Orpheo Ganbera Abesbatzaren eskutik.Udaletxean.
  • 12:00 Haurrentzako ekintzak. Errekalde plazan.
  • 12:00 Koadrilen arteko soka-tira txapelketa, txikiak eta ertainak. Udondo bulebarrean.
  • 12:00 Jokai, familian gozatzeko jolasak. Euskal Etxeen plazan.
  • 13:00 Bitsaren jaia, koloretako bitsa. Euskal Etxeen plazan.
  • 13:30 Elizaurreko Aurreskuko mokadua. Udaletxean.
  • 13:30 Koadrilen arteko erlojupeko igoera, txikiak eta ertainak. Aldapabarrenan.
  • 14:00 Koadrilen arteko erlojupeko igoera, nagusiak. Aldapabarrenan.
  • 14:00 Musika: Angry Lovers. J.R. Aketxe plazan.
  • 17:00 Haurrentzako ekintzak. Errekalde plazan.
  • 17:00 Jokai, familian gozatzeko jolasak. Euskal Etxeen plazan.
  • 17:30 Koadrilen arteko txiki eta ertainentzako bestelako jolasak. Kandelazubietan.
  • 18:00 Hirugarren Adinekoen festa. Kandelazubieta kiroldegian.
  • 19:00 Bertsolariak: Unai Mendiburu, Aitor Sarriegi, Erika Lagoma eta Sustrai Colina. Gai-jartzailea: Beñat Vidal. J.R. Aketxe plazan.
  • 19:00 Haurrentzako ikuskizuna: Euskal Jaia, musika eta dantza. Euskal Etxeen plazan.
  • 19:00 Koadrilen arteko nagusientzako bestelako jolasak. Kandelazubietan.
  • 19:00 Herri Kirolen Jaia, Leioako Euskal Kirol Zaleak-en eskutik. Bidebarri bulebarrean. Euria bada, Sakoneta kiroldegian.
  • 19:00 Txosnen irekitzea. Txosna-gunean.
  • 20:00 Sardina-jana. Txosna-gunean.
  • 21:00 Kontzertua: Dale Kaligula, Xiberoots eta Maloa Brothers. Txosna-gunean.
  • 21:30 Kontzertua: Vulkano Show Orkestra. Lehendakari Agirre plazan.
  • 23:00 Gune Morea. Eraso matxisten aurkako informazio eta prebentzio gunea. Bulebarrean.
  • 00:00 Doako taxi-zerbitzua, zaurgarritasun-egoeran sentitzen diren pertsonentzat.

Ekainak 22, astelehena

  • 10:00 Txistularien kalejira.
  • 12:00 Haurrentzako ekintzak. Errekalde plaza. Ordutegian.
  • 13:00 Bitsaren jaia, koloretako bitsa. Euskal Etxeen plazan.
  • 17:00 Haurrentzako ekintzak. Errekalde plazan.
  • 18:00 Dantza: Salsa-Bachata. J.R. Aketxe plazan.
  • 18:00 Koadrilen arteko txikientzako play-backa. Kandelazubietan.
  • 18:00 Umeentzako tailerrak. Txosna-gunean.
  • 19:00 Koadrilen arteko ertainentzako play-backa. Kandelazubietan.
  • 19:00 Haurrentzako ikuskizuna: Sardina Freskue, Eidabe. Musika eta dantza. Euskal Etxeen plazan.
  • 20:00 Musika: Xabi Aburruzaga, “Bask”. Aldapa entzunaretoan.
  • 22:00 Koadrilen arteko nagusientzako play-backa. Kandelazubietan.
  • 22:00 Kontzertua: Basaki eta Orekka Erromeria. Txosna-gunean.
  • 23:00 Gune Morea. Eraso matxisten aurkako informazio eta prebentzio gunea. Bulebarrean.
  • 00:00 Doako taxi-zerbitzua, zaurgarritasun-egoeran sentitzen diren pertsonentzat. Ordutegia: 00:00-06:00

Ekainak 23, martitzena

  • 10:00 Txistularien kalejira.
  • 12:00 Haurrentzako ekintzak. Errekalde plazan.
  • 12:00 Zumba dantzatu. Zabalketa GKE: “SolidaridUP, Leioako Mugimendu Solidarioa”. J.R. Aketxe plazan.
  • 13:00 Bitsaren jaia, koloretako bitsa. Euskal Etxeen plazan.
  • 17:00 Haurrentzako ekintzak. Errekalde plazan.
  • 17:00 Akelarre entsegua. Txosna-gunean.
  • 18:00 Koadrilen arteko Azeriaren ehiza, txikiak. Arriena parkean.
  • 18:00 Koadrilen arteko Azeriaren ehiza, ertainak. Ikea Barri plazan.
  • 18:00 Atxiki, eskupilota eta pala finalak. Udaletxeko frontoian.
  • 19:00 Koadrilen arteko Azeriaren ehiza, nagusiak. Txosna-gunean.
  • 19:00 Haurrentzako ikuskizuna: Ladelai Magoa, Liruraren laborategia. Magia. Euskal Etxeen plazan.
  • 20:00 Ikuskizuna: Colette Gomette & Anna Delirium, “The one & the one”. Aldapa entzunaretoan.
  • 20:00 Leioa 500 Tokiko Taldeen Lehiaketa – Zuzenekoak. Hamaika Soinu: Lorreine, Still Rising eta SVB (Soporte Vital Básico). J.R. Aketxe plazan.
  • 22:00 Kontzertua: Skabidean. Txosna-gunean.
  • 22:30 San Juan Gaueko ikuskizuna. Hortzmuga konpainia. Bidebarri bulebarrean.
  • 23:00 Gune Morea. Eraso matxisten aurkako informazio eta prebentzio gunea. Bulebarrean.
  • 23:15 San Juan sua piztuko da eta traka piromusikala. Lehendakari Agirre plazan.
  • 00:00 San Juan Gaueko Akelarrea eta, ondoren, erromeria. Txosna-gunean.
  • 00:00 Doako taxi-zerbitzua, zaurgarritasun-egoeran sentitzen diren pertsonentzat. Ordutegia: 00:00-06:00.
  • 00:15 Txokolatada. J.R. Aketxe plazan.
  • 01:00 Bidean Erromeria. Txosna-gunean.

* Suziriak jaurtiko dira 23:15-23:45 tartean.

Ekainak 24, eguaztena

San Juan eguna

  • 10:00 Txistularien kalejira.
  • 12:00 Meza. Parrokia-abesbatza eta Ohorezko Aurreskua. San Juan Bataiatzailearen elizan.
  • 12:00 Haurrentzako ekintzak. Errekalde plazan.
  • 13:00 Bitsaren jaia, koloretako bitsa. Euskal Etxeen plazan.
  • 17:00 Haurrentzako ekintzak. Errekalde plazan.
  • 17:00 Koadrilen arteko jantzi merkeen lehiaketa, txikiak eta ertainak. Kandelazubietan.
  • 18:00 Umeentzako txokolatada. Txosna-gunean.
  • 18:00 Musika: Los Cinco Bilbainos. J.R. Aketxe plazan.
  • 18:30 Koadrilen arteko nagusientzako jantzi merkeen lehiaketa. Kandelazubietan.
  • 19:00 Haurrentzako ikuskizuna: Patata Tropikala, Azken Eguzkilorea. Antzerkia. Euskal Etxeen plazan.
  • 20:00 Koadrilentzako sari-banaketa. Kandelazubietan.
  • 22:00 Txosnen itxiera eta jaien amaiera. Txosna-gunean.
  • 22:30 Azken traka eta jaien amaiera. Bulebarrean.

* Suziriak jaurtiko dira 23:15-23:45 tartean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun