ANTZINAKO EGUNA

Leioa jaietako motorrak berotzen hasiko da aste-akabuan

Izaro Garcia 2026ko ekainaren 12a

Urterolez, Antzineko Egunean koadrilek euren artean leihatzeko jolasak egiten dituzte. © LEIOAKO UDALA

San Juan jaien atariko giroa berotzen hasteko, Leioako Antzinako Eguna ospatuko dute ekainaren 13an, zapatuan, Barandiaran Institutuan.

Egun osoko plana izango da: kuadrillak, umeentzako tailerrak, paella, bazkari herrikoia, jolasak, karaokea, kalejira musikatua eta gaua luzatzeko erromeria.

Antzinako Eguna ez da ikustera joateko jaia bakarrik; parte hartzeko, mahaiaren bueltan elkartzeko eta lagunartean giro ederra sortzeko eguna da. Beraz, osagaiak prestatu, gogoa ekarri eta hurbildu Barandiaranera, San Juan jaiei lehen bultzada emateko!

Ekainak 12, zapatua

  • 10:30 Izen-ematea.
  • 11:00-12:30 Haur-tailerra.
  • 11:30 Gune Morea.
  • 11:30 Koadrilen arteko jolasak.
  • 13:30-14:00 Paella entregatzea.
  • 15:00 Bazkari herrikoia.
  • 15:45 Bingoa.
  • 16:00 Sari-banaketa.
  • 16:30 Karaokea.
  • 19:00 Dena batuta.
  • 20:30 Kalejira musikatua.
  • 00:00 Nonbait erromeria.
  • 02:00 Kantzontzilo eta kulero lasterketa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun