Metro Bilbaok jakinarazi duenez, tren kopurua handituko da aste-akabuan zehar, jaietako ekitaldiek eragingo duten mugikortasun-beharrari erantzuteko. Neurri horrek aukera emango die Leioako jaietara hurbilduko diren herritarrei garraio publikoan erosoago eta maiztasun handiagoagaz bidaiatzeko.

Gainera, aste-akabuan jende ugari mugitzea aurreikusten da beste hainbat arrazoirengatik ere. Alde batetik, Zetak taldeak San Mamesen eskainiko dituen kontzertuak izango dira; bestetik, Gau Zuria ekimenaren barruan Bilbon antolatutako jarduerak eta Osakidetzaren EPEko probak ere egingo dira. Horregatik, Metro Bilbaok ohiko eskaintza handitzea erabaki du.
Metro konpainiak azaldu duenez, Leioako eta Sestaoko jaiakaz abiatuko den operatiba berezi hau uda osoan zehar errepikatuko da, bere trazaduratik igarotzen diren udalerrietako jai eta ekitaldi nagusiei zerbitzua emateko.
Horrela, Leioako jaietako giroaz gozatu gura dutenek garraio publikoaren laguntza izango dute beste urte batez, autoaren erabilera murriztu eta joan-etorriak errazteko helburuagaz.