Leioa prest dago San Juan jaiei ongietorria emateko!

Izaro Garcia · Laura Fontalba · Hodei Torres 2026ko ekainaren 19a

Gaur arrastian, Mari Pepa eta Arloteren pregoiak eta txupinazoak emango diete hasiera festei, baina kalean daborduko nabaritzen da jai giroa. Aurten, gainera, Dangadaka Taldeko Sandra Menak eta Erlantz Pazosek izango dute ohore hori. Baina, zer espero dute leioaztarrek aurtengo jaietatik?

Zein da gehien gustatzen zaien ekitaldia? Zer plan dituzte datozen egunetarako? Eta zer da, benetan, San Juan jaiek berezi egiten dituena?

Hauxe da Leioak jaiak hasi aurretik duen giroa!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun