Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gertakaria 00:50ean izan zen, Leioako Elexalde auzoan. Larrialdi Zerbitzura egindako dei batek gazte bat arma zuriz zaurituta zegoela ohartarazi zuen, eta Udaltzaingoa bertaratu da.
Zauritua artatzeko osasun-laguntza eskatu ondoren, agenteek hainbat lekukokaz hitz egin dute. Haien arabera, erasoa bi gazteren arteko eztabaida baten ondoren gertatu zen, eta lekukoek ustezko erasotzailearen deskribapena eman zieten udaltzainei.
Handik gutxira, patruila batek deskribapenagaz bat zetorren gazte bat aurkitu du jai-eremuaren inguruko kale batean. Identifikazioan, susmagarriak odol-arrastoak zituen eskuetan, eta Leioako Udaltzaingoak atxilotu egin zuen. Ondoren, Ertzaintzari jakinarazi zion atxiloketa.
Ertzaintzak atxilotuaren zaintza eta ikerketa-diligentzien ardura hartu du. Horiek amaitutakoan, adingabea epailearen esku utziko dute.