Egoera horren aurrean, Leioako Udalak eta jaietako kuadrillek erabaki dute kuadrillen arteko hainbat jarduera bertan behera uztea. Beste batzuk, berriz, mantendu egin dira, baina bero gutxiagoko ordutegietara egokituta.
Hala ere, beroak ez du jai-giroa itzali; alderantziz. Eguzki-galdaren aurrean, leioaztarrek irudimena eta umorea baliatu dituzte, eta kuadrillek ur-guda erraldoi bat antolatu dute beroari aurre egiteko. Urez betetako kuboak, pistolak, puxikak eta algarak izan dira protagonista, eta une batez, behintzat, termometroak markatzen zituen zenbakiak ahaztea lortu dute.
Jaietako parte-hartzaileek freskatzeko aukera aprobetxatu dute, eta beroak egitaraua aldatu badu ere, jaietarako gogoak bere horretan dirau.