Gertakaria 07:05 aldera izan da, Iparragirre kalean dagoen Tarbena Zaharra lokalean. Bizkaiko Suhiltzaileek zehaztu dutenez, "deflagrazio txikia" izan da, baina kalteak eragin ditu lokalean eta inguruan. Tabernako sukaldariak erredurak izan ditu buruan eta beso batean, eta negozioaren kanpoko beste pertsona bat ere zauritu da. Biak bertan artatu dituzte osasun-langileek, eta ondoren Gurutzetako ospitalera eraman dituzte.
Deflagrazioak kalteak eragin ditu ostalaritza-lokala dagoen eraikinaren fatxadan, baita inguruan aparkatuta zeuden ibilgailuetan ere. Protokoloari jarraituta, suhiltzaileek udal-arkitektoari abisua eman diote, teknikariek eraikinaren egoera baloratu dezaten.
Leioak jaien azken egunean gertatu da ezbeharra. Agintariek ez dute oraingoz kalteen inguruko xehetasun gehiagorik eman, eta udal-teknikarien azterketaren zain geratu dira bizilagunak etxeetara bueltatu ahal izango diren ala ez zehazteko.