Ekimenaren bidez, parte-hartzaileek Leioako eraikin adierazgarrienetako baten historia, arkitektura eta bilakaera ezagutzeko aukera izango dute. Bisita bakoitzean bi txanda egingo dira: lehenengoa 10:15ean euskaraz, eta bigarrena 12:00etan gaztelaniaz.

Bisita gidatuez gain, ekimenak tokiko gastronomia ezagutzeko aukera ere eskainiko du. Izena ematen dutenek Bizkaiko Txakolina (edo muztioa, nahiago dutenentzat) eta gilda dastatu ahal izango dituzte ekimenagaz bat egin duten ostalaritza-establezimenduetan, 3,50 euroren truke.
Proposamen hau Leioako Udalaren, Bizkaiko Txakolinaren eta Leioako Merkatarien Elkartearen arteko lankidetzari esker antolatu da. Helburua ez da soilik udalerriko ondarea ezagutaraztea; tokiko ostalaritza eta merkataritza sustatzea ere bada.
Bisitetan parte hartu gura dutenek ekobideak@gmail.com helbidera idatziz edo 666 85 77 61 telefono zenbakira deituz eman dezakete izena.