Taldeak gogoratu duenez, parkea ibaipekoaren proiektu "ekozidaren" biktima nagusienetako bat izango da; inguruko auzoen birika berdea izan arren, tunela eraikitzeko suntsituko baitute.
Era berean, salatu dutenez, proiektuak Artatza-Romo institutuari ere larriki eragingo dio. Ikastetxeko irakasleek salatu dutenez, institutua obren lekutik 55 metro eskasera dagoenez, "leherketek, induskatzeko makinek eta kamioien etengabeko joan-etorriek sortutako zaratak eta bibrazioek hezkuntza jarduera normalarekin jarraitzea ezinezkoa egingo dute". Era berean, airearen kutsaduraren igoerak ikasleen eta langileen osasunari mehatxu egingo diotela adierazi dute.
Egoera horren aurrean, 200 pertsona inguruk parte hartu dute kanpaldian edo aste-akabuan zehar antolatutako ekintzetan giro ludiko eta aldarrikatzailean. Egitarauan mota guztietako ekintza kultural eta informatiboak egon ziren: bolei txapelketa, azoka, erresistentzia tailerra, bertso-saioa edo kontzertua besteak beste.