Kokalekua aldatuta ere, gainerako guztia aurreikusi bezala mantenduko da: kontzertua doakoa izango da eta 19:00etan hasiko da. Agertokira igotzen lehenak Still Rising taldeko kideak izango dira. Leioako Hamaika Soinu lehiaketa irabazi ostean, herriko taldeak bere rock doinuak 500. urteurreneko agertoki nagusira eramateko aukera izango du.

Ondoren, 20:30ean, Janus Lesterren txanda izango da. Euskal musikaren panoraman indarra hartzen ari den artistak bere abestirik ezagunenetako batzuk ekarriko ditu Leioara.
Gaueko plater nagusia, berriz, 23:00etan iritsiko da: La M.O.D.A. igoko da oholtzara, bere zuzeneko indartsuagaz eta azken urteotan publikoaren artean ezagun egin duten abestiakaz.
Hala, irailaren 19an Leioaren 500. urteurreneko musikak Lamiako hartuko du: Still Rising, Janus Lester eta La M.O.D.A., arrastitik gauera arteko doako hitzordu batean.