Umeen ekintzetatik hasi eta marmitako txapelketara, adin eta gustu guztientzako tartea dago egitarauan. Bertaratutakoek gauza bera azpimarratu dute behin eta berriz: jai herrikoiak, hurbilekoak eta familiartekoak dira, eta giro ona da euren sekreturik handiena.
Lehenengo eguneko nekeari aurre eginda ere, jaiak ez dira oraindik amaitu eta askok badute datozen egunetan berriro bueltatzeko asmoa!