
Aurreratu dutenez, barikuan, umeentzako sorkuntza-tailerrak eta Aukeran konpainiaren "ADK 3.7 DUALTASUNA" dantza eta musika ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da.
Zapatuan, 10:00etatik 15:00etara, nekazaritza-azoka egingo da Udaletxeko plazan. Bertan, barazkiak, fruta, gazta, ogia eta pastelak erosteko aukera egongo da, besteak beste. Aldi berean, 10:00etatik aurrera, Barinatxe Txistu Taldea arituko da udalerriko kaleak girotzen, eta, 12:30etik aurrera, berriz, Sopela Kantari taldearen txanda izango dela adierazi dute. Horiez gain, umeentzako tailerrak eta Josepa Kale Kale taldearen erromeria ibiltaria ere izango dira.
Domekan, Euskal Jaiari amaiera borobila emateko asmoagaz, Zirrimarra elkarteak aire zabaleko XVIII. Pintura Lehiaketa antolatu du. Era berean, artisautza azoka, herri-kirolen erakustaldia, Sopelako Panderojoleak taldearen kalejira eta ohiko sukalki-lehiaketa egingo dira, beste jarduera askoren artean.