Programazio eszenikoari dagokionez, eskaintza zabala egongo da datozen hilabeteetan, haien artean Nor naizen baneki (urriak 23), Kandida (azaroak 13), eta Bi baso bat ur (abenduak 4) euskarazko antzezlanak. Horrez gain, Gabonetako programazioak izaera familiar nabarmena izango du, Go!azen 13 (abenduak 19), Tretatxu (abenduak 20), Bidutzi (abenduak 26), Hansel y Gretel. El musical (abenduak 27), Loa eta Laia (abenduak 28), Cocoren basoa (abenduak 29) eta Gala de Circo – Zirku Gala (abenduak 30) ikuskizunegaz.
Musikak ere leku nabarmena izango du programazioan. Kontzertuen artean daude Maurice Ravel: un compositor con alma vasca (azaroak 14), Vanessa Collier saxofoi-jotzaile, abeslari eta konpositore estatubatuarra (azaroak 20), eta Aurkene Núñezen Travesía (azaroak 21), Amerikako hainbat tradizio eta erritmotan zeharreko musika-bidaia.
Horrez gain, Kultur Leioak zinema eta kultur parte-hartzearen aldeko apustua mantenduko duela adierazi du. Perseo Zineforumak astero saioak eskainiko ditu urriko eta azaroko astearteetan, eta zinema eta haur-zinemako saioak izango dira urrian, azaroan eta abenduan.
Erakusketek ere osatuko dute kultur eskaintza, horien artean Garazi Markinaren "Sutearen ondoren" (urriaren 8tik 22ra), Leioako XXXIX. argazki-lehiaketarekin lotutako erakusketa (urriaren 30etik azaroaren 22ra), eta Amnistia Internacionalen "Solo sí es sí" (azaroaren 24tik abenduaren 10era).
Programazioa osatzeko, irailaren 14, 15 eta 16an Liburu Azoka Solidarioa egingo da Kultur Leioako erakusketa aretoan. Horregaz batera, Udal Liburutegiko hainbat irakurketa-klub eta jarduera izango dira, helduei zein haurrei zuzenduta, gaztelaniaz eta euskaraz, urria, azaroa eta abenduan zehar.
Programazioa osorik ikusteko eta sarrerak erosteko: www.kulturleioa.com.