2027-2028 ikasturtean eraikin berria izango dute Leioako Jose Miguel Barandiaran Behekoa institutuan, baina, horregaz batera, sukaldea galduko dute. Izan ere, institututik Hezkuntza Sailari sukalde propioa mantendu nahi zutela adierazi zioten arren, Hezkuntza Sailak Bigarren Hezkuntzako eraikin berrietan “office” sukaldea (kanpoko cateringa) jartzeko erabakia hartu zuela erantzun zuen.
Institutuko OOGak salatu du galera honek ikasleek jaten duten elikagaien kalitatean eragiteagaz batera institutuaren autonomia murriztuko lukeela, etorkizunean sukaldearekin loturiko proiektu berritzaileak martxan jartzeko aukerak desagerraraziz. Institututik beren posizionamendua publikoki adierazi dute eta Hezkuntza Sailari beharrezko aldaketak martxan ipini ditzala eskatu diote.