Mastitxu Euskaltegiak ohiko hainbat modulu eskainiko ditu aurten ere, A1 mailatik C2 mailara bitartekoak: astean 10 orduko moduluak (astelehenetik barikura), 8 ordukoak (astelehenetik eguenera), 5 ordukoak (martitzena-eguena edo astelehena-eguaztena) eta 4 ordukoak (martitzena-eguena edo astelehena-eguaztena).
Horregaz batera, helduentzako zuzendutako tailer espezifikoak izango dira ere, 4 kolektibori zuzendutakoak: merkatariei eta ostalaritzako profesionalei, gurasoei, bizkaiera ikasi nahi dutenei eta euskarara lehen aldiz hurbiltzen direnei. Saio hauek astelehenetik eguenera emango dira, astean behin, arrastiz, aurrez aurre. Urrian hasi eta abendura bitartean egin ahal izango dira, edo urte osoan zehar, euskarara lehen aldiz hurbiltzen direnen kasuan. Urritik abendura bitarteko tailerrek 5,12 euroko prezioa izango dute, eta urte osorako aurreikusitakoek, 8,20 eurokoa.
Aurten ere Leioako Udalak euskara ikasten edo hobetzen ari diren herriko bizilagunentzako dirulaguntzak eskainiko ditu, guztira 24.000 euroko aurrekontua bideratuz honetara. Oinarrizko laguntzak ikasleak ordaindutakoaren %60-ra arte estaliko du; familia-errenta baxua duten pertsonek matrikularen %100 jaso ahal izango dute, eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek %100eko estaldura eskuratu ahal izango dute ere, lehentasun osoz.
Bestalde, Mastitxu Euskaltegiak HABEren laguntzak ditu ere, besteak beste, A1ean, A2n eta B1ean matrikulatzen direnentzako (Euskara bonua); maila egiaztatzen edo gainditzen duten ikasleentzako, eta C1 maila egin nahi duten 16 eta 18 urte bitarteko gazteentzako.
Informazio gehiagorako: 94 464 00 02 edo euskaltegi@leioa.eus.