Meza, dantzak, kalejirak, tailerrak, lehiaketak, kontzertuak... Adin guztientzako jarduerak antolatu dituzte egun horiez gozatzeko. Auzo txikia bada ere, udondoarrek ondo dakite nola girotu kaleak, eta hori ondo erakutsi dute ekintzaz betetako egitarau honegaz.
Egitaraua:
Irailak 10, eguena
- 11:00 Txupinazoa.
- 12:00 Meza Ondizko ermitan.
- 12:00 Kalejira, Haize Berri taldeagaz.
- 13:00 Ohorezko aurreskua eta ikurrinaren igoera.
- 13:30 Luntxa auzoko nagusientzat.
Irailak 11, barikua
- 11:00 Txupinazoa.
- 12:00 Kalejira, Haize Berri taldeagaz.
- 18:00 Gure Ohiturak dantza taldearen emanaldia.
- 19:30 Txorizo-jana txosnagunean.
- 21:00 Kontzertuak: MRS KLAMS + TXERRI UGERRAK.
Irailak 12, zapatua
- 09:30 Txupinazoa.
- 09:30 Udondoko XVI. Paella Lehiaketaren hasiera. Arroza Jai Batzordearen eskutik. Izen-ematea 09:30etik 11:30era.
- 10:00 Kalejira, Haize Berri taldeagaz.
- 10:30 Nekazaritzako produktuen eta artisautzaren erakusketa.
- 11:00 Garaiko auto eta motorren erakusketa.
- 12:00 Txikientzako jolasak Euskal Etxeen plazan: slacklinea eta zabuak, Sormen Tailerrarekin.
- 12:00 Bertso zirikatzaileak.
- 12:00 Kalejira trikitixa eta albokagaz.
- 13:00 Poteoa Udondoko Txikiteroek eta Bada Giro taldeak girotuta.
- 14:30-15:00 Paellen aurkezpena.
- 17:00 Udondoko XVI. Mus Txapelketa.
- 18:00 Talo-tailerra txikientzat.
- 18:30 Txikien eta nagusien Udondoko VIII. Igel Txapelketa. Izen-ematea 18:00etatik 18:30era.
- 19:30 Txokolate-jana.
- 20:30 Paella eta igel lehiaketetako sari-banaketa.
- 22:00 Erromeria, Bidean taldeagaz.
Irailak 13, domeka
- 11:30 Txupinazoa.
- 13:00 Kontzertuak: The Half Nelsons + Angry Lovers.
- 17:00 Txikientzako antzerkia Boulevardean: Magiklown.
- 18:30 Leioako Musika Bandaren kontzertua Udondoko Boulevardean.