Dirulaguntzek hainbat motatako obrak hartuko dituzte. Diru-poltsarik handiena, 44.000 eurokoa, etxebizitza kolektiboetako eraikinetan irisgarritasuna hobetzeko lanetara bideratuko da. Beste 40.400 euro eraikinen inguratzaile termikoa hobetzera zuzenduko dira, etxebizitzen isolamendua eta energia-eraginkortasuna hobetzeko.
Horrez gain, erabilera publikoko baina titulartasun pribatuko espazio libreak egokitzeko obretarako 16.000 euro gordeko dituzte. Babestutako eraikinen fatxadak, estalkiak edota egiturak hobetzeko 3.000 euroko partida egongo da, eta beste 1.600 euro putzu septikoak kendu, hustu eta garbitzeko zein hondakinak garraiatzeko lanetarako.
Deialdian 2025eko urriaren 1etik 2026ko urriaren 15era bitartean obra-lizentzia jaso duten jarduketak sartu ahal izango dira, baita epe horretan amaitutako lanak ere. Obrek, gainera, deialdiaren oinarrietan jasotako baldintzak bete beharko dituzte, eta ezin izango dute kontzeptu beragatik Leioako Udalaren beste laguntzarik jaso.
Laguntza eskatu gura dutenek urriaren 15era arte izango dute horretarako aukera. Izapidea Internet bidez egin beharko da, Leioako Udalaren egoitza elektronikoan deialdi honetarako prestatutako tramitearen bidez.