Solasaldia Leioako 500. urteurreneko egitarauaren bosgarrena izango da, eta herriaren 500 urteko ibilbide horrek emango dio hain zuzen ere testuingurua solasaldiari. Belaunaldiz belaunaldi iraun duten herri-kulturaren adierazpen horiei erreparatuta, herriaren historia ulertzeko eta gaur egungo Leioari beste begirada batetik so egiteko aukera izango da.
Saioa “500 urte, hamaika begirada” egitasmoaren barruan antolatu da, Leioaren bost mendeko historia askotariko gai eta ikuspegietatik ezagutarazteko helburuagaz. Zikloa osatzeko, urte amaierara arte beste sei hitzaldi egongo dira. Leioaztarrek hurrengo hitzaldietako gaiak erabaki ditzakete, Leioako Udalaren webguneko formularioa betez.