Irailak 25, barikua
- 18:00 Txupina! Jaiak hasi dira!
- 18:15 Txorizo dastatze herrikoia Txoperako Ehiza Kirol Elkartearen eskutik.
- 18:30 Txikientzako tailerrak: txalaparta, futbito, aurpegi-margoketa... Ume guztiak gozatzera!
- 19:00 Poker txapelketa!
- 19:00 Txaranga auzoan zehar Primo Bayoren eskutik!
- 20:30 Afaldu aurretik, zatoz txosnara pote bat hartzera!
- 22:15 Jaiak hasteko modurik onena... Zorte on bingoagaz!
- 22:30 Kontzertuak: Reder, Muxutruk Erromeria eta Kaspa de Rata.
Irailak 26, zapatua — Mozorro Eguna!
- 11:00 Txupina. Altxa zaitezte denak, egun berri bat hasi da eta!
- 11:00 Artisau-azoka (11:00-14:00).
- 12:00 Azeriaren ehiza etxeko txikientzat. Zatozte jolastera!
- 12:30 Txop Chef lehiaketarako izena eman txosnan!
- 13:00 Igel-toka txapelketa.
- 14:30 Igel-toka eta azeri ehiza txapelketen sari banaketa. Zorionak txapeldunak!
- 15:00 Platerak aurkezteko unea. Epaimahaikideak, dasta itzazue!
- 15:45 Plateren sari banaketa. Zorionak Txop-Chefei!
- 17:00 Euskal dantzak Lamiako Txikiak taldearen eskutik.
- 18:30 Umeentzako erromeria!
- 21:00 Umeentzako mozorro txapelketa (8 pertsona gehienez talde bakoitzean).
- 22:30 Pinaka taldearen kontzertua.
- 00:30 DJ Javontxo!
- 02:30 Kulero eta galtzontzilo lasterketa.
Irailak 27, domeka
- 11:00 Txupina. Altxa zaitezte denak!
- 11:00 Tortilla txapelketarako izena eman txosnan!
- 11:30 Txikientzako puzgarriak!
- 13:00 Etorri zaitezte txosnara herri mokadua dastatzera.
- 14:30 Tortillak aurkezteko momentua heldu da!
- 16:00 Mus txapelketa eta tortilla txapelketako sari banaketa.
- 17:00 Bingo musikatua euskaraz. Txosnara gerturatu!
- 18:00 Herri kirolak.
- 20:00 Txokolate-jana herrikoia.
- 20:30 Bingo berezia. Zorte on!
- 21:00 Jai amaierako petardo sorta. Hurrengo urtera arte!
* Txupinetan eta jai amaiera emateko suziriak botako dira.