Udako jaiak 2026

Txopoetako jaietan ez da aspertzeko astirik izan!

Izaro Garcia

Txokolatea, bingoa, dantza, musika eta jai-giroa barra-barra! Txopoetako jaietan denetarako tartea egon da egunotan, eta auzotarrek ez dute hutsik egin. Txikiek zein nagusiek gogotik gozatu dute jaietako hitzorduez, eta, nola ez, ondo pasatzeko gogorik ez da falta izan. Hona hemen jaiek utzitako irudietako batzuk!

Dantzak ere protagonismo berezia izan du jaietan. Dantza-ekitaldiko argazkiak Felix Quintanak ateratakoak dira; mila esker, Felix, une horiek harrapatu eta argazkiak HIRUKAgaz partekatzearren!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun