Leioa Indartu bonuak, martxan berriro

Izaro Garcia

Ekimenagaz, herriko merkataritzan kontsumitzea sustatu gura da.

Leioako dendetan erosteko beste pizgarri bat izango dute herritarrek datozen hilabeteetan. Izan ere, Leioa Indartu Bonoa kanpaina martxan da berriro; hau da, gutxienez 15 euro gastatzen dituenak 5 euroko deskontua lortuko du hurrengo erosketarako. Pertsona bakoitzak 40 euro arte pilatu ahal izango ditu bonuetan.

Bonua ez da zertan lortu den denda berean gastatu. Kanpainara atxikitako beste edozein saltokietan erabili ahal izango da, eta horrela herriko saltoki ezberdinetan erosketak egiteko aukera egongo da. Bonuak abenduaren 6ra arte erabili ahal izango dira, betiere lehenago agortzen ez badira. Kanpainarako, gehienez 100.00 euro bideratuko ditu Udalak.

Ekimenagaz, herriko merkataritzan kontsumitzea sustatu gura da. Parte hartzen duten saltokiak zeintzuk diren eta bonuak zelan erabili behar diren Leioako Udalaren eta Behargintzaren webguneetan kontsulta daiteke.

 

 

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun