Zapatu arrastiko euri-jasek arazo ugari eragin zituzten Bizkaian. Getxon, esaterako, hamar minutuan 12,1 litro ur pilatu zirenmetro koadroko, eta Bilbon, Erandion, Basaurin zein beste hainbat udalerritan ere uholdeak eta bestelako gorabeherak izan ziren. SOS Deiak zerbitzuak euriteagaz lotutako 150 bat abisu jaso zituen.
'La Avanzada'-ko tuneletan ere ur-putzu handiak sortu ziren, eta zirkulazioa eten behar izan zuten. Gertatutakoa argitzeko, Aldundiak eta Leioako Udalak estolderia-sistema osoa aztertu dute, buxadura aurkitu eta konpondu arte.
Leixuri Arrizabalaga Aldundiko bozeramaileak azaldu duenez, tunelaren drainatze-sistemak behar beezala funtzionatzen du, eta arazoa udal-estolderiako kolektore batean zegoen. Gainera, kutxatila hori tunela estaltzeko lanak egin aurretik ere bazegoela argitu du.
Eguazten arrastirako euriagatik abisu horia ezarrita zegoenez, Aldundiko teknikariak eta Ertzaintza ingurura hurbildu ziren, ura ponpatzeko ekipoak hartuta, antzeko egoerarik gertatuz gero esku hartzeko prest. Oraingoan, ordea, ez arazorik izan, eta ez zuten esku hartu behar izan.
Euriteen ondorioz, Bizkaiko suhiltzaileek 25 esku-hartze egin zituzten zapatu goizetik domeka goizera bitartean, gehienak pilatutako ura ateratzeko.