Leioan urte asko daramatzatenek agian gogoan izango dituzte irudi horietako batzuk. Beste askorentzat, ordea, ezinezkoa izango da antzinako argazkietan gaur egungo herria ezagutzea. Izan ere, urteakaz eraikinak, errepideak eta berdeguneak aldatu dira, eta garai batean ohikoak ziren paisaiak ia erabat desagertu dira.
Baina oraingoan ez dizugu dena kontatuko. Erronka bat proposatzen dizugu: ikusi bideoa eta saiatu leku bakoitza ezagutzen gaur egungo argazkia agertu aurretik. Zenbat asmatuko zenituzke?
Eta etxean Uribe Kostako argazki zaharrik baduzu, ez gorde tiraderan! Gustura ezagutuko genituzke herriko beste txoko batzuen istorioak ere.