Nekazaritza Azoka dela eta, abenduan, Idiazabal gazta eta Bizkaiko Txakolina dastatzeko saio azalduak egingo dute Leioan abendurako. Jarduerak guztira 30 plaza izango ditu, eta bi txandatan ospatuko da, eta bakoitzean 15 lagun parte hartuko dute. Saioak abenduaren 13an izango dira, Kultur Leioako erakusketa-gelan, 12:00etatik 13:30era. Parte hartu gura dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik, azaroaren 20ra arte.
Udalak adierazi duenez, izen-emateek plaza kopurua gainditzen badute, zozketa bat egingo dute abenduaren 1ean, martitzenean, plazak banatzeko. Horretarako, zenbaki bat aterako dute eta, hortik hasita, beste 14 zenbatuko dituzte, eskaera ordena jarraituz.
Egun horretan, beraz, parte hartu gura dutenek adi egon beharko dute. Izan ere, Udalak bakarrik bi dei edo "komunikazio saiaketa" egingo ditu, eta, harremanik lortzen ez badu, zerrendako hurrengora pasatuko
da. Une horretan, gainera, hautatutakoek gonbidapena onartzen duten ala ez erantzun beharko dute.