Leioako Udalak Langileria kaleko trafikoa aldi baterako noranzko bakarrean bideratuko du

Laura Fontalba Colomo

Leioako Langileria kalea urbanizatzeko proiektuaren irudikapena. © LEIOAKO UDALA

Lanek irauten duten bitartean, Udalak zirkulazioan aldaketak egingo dituela ohartarazi du: trafikoa noranzko bakarrean bideratzeko behin-behineko desbideratzea ezarriko du. Neurri horren helburua lanak erraztea eta inguruko mugikortasuna zein segurtasuna bermatzea da. 

Udalaren arabera, desbideratze hori, Soplador biribilgunea erreferentziatzat hartuta, behin betiko zirkulazio-antolamendurako aurreikusitako puntua baino lehenago kokatuko da.

Antolamendu hori behin-behinekoa izango da; eta, obrak amaitutakoan, kalean bi noranzkoetan zirkulatu ahal izango da, proiektuan aurreikusitako behin betiko antolamenduaren arabera.  Bestalde, aparkalekuei dagokionez, berrurbanizazio-lanak amaitutakoan, obrak hasi aurretik baino aparkaleku gehiago egongo direla azpimarratu du Udalak.

Lanak EARLE proiektuaren barruan kokatzen dira: Leioako Lamiako auzoan gauzatzen ari diren hirigintza- eta berrurbanizazio-lanen egitasmoaren barruan, hain zuzen ere. Beraz, obren helburua oinezkoentzako espazioari protagonismo handiagoa emango dion kale-eredu baterantz aurrera egitea dela ere azpimarratu du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun