Lanen barruan, bi porteria, saskibaloiko bi saski eta minibasketeko beste bi jarri dituzte. Horrez gain, futbol sala, eskubaloia, saskibaloia eta minibasketa praktikatzeko pistak margotu eta mugatu dituzte. Instalatutako elementuak kanpoaldean erabiltzeko prestatuta daude, eguraldiaren eraginari aurre egiteko material iraunkorrakaz.
Kirolerako ez ezik, bestelako jardueretarako ere erabili ahal izango da espazioa. Izan ere, instalatutako elementu guztiak kendu daitezke, kantxa libre uzteko. Horrela, auzoko jaiak eta bestelako ekitaldiak bertan egiten jarraitu ahal izango dute.
Ume eta gazteen proposamenetik errealitatera
Berrikuntzaren abiapuntua Leioako gazteen eskaera izan da. Haurren Partaidetzazko Aurrekontuen bidez, herriko espazio publikoak hobetzeko proposamenak egiteko aukera izan dute, eta Ondizko kantxaren egokitzapena izan da horietako bat.
Udalaren arabera, ekimenak gazteen parte-hartzeak ere eragina izan dezakeela herriko espazioen diseinuan erakusten du. Hala, Ondizek kirola egiteko ez ezik, auzotarrak elkartzeko eta aisialdia aire zabalean igarotzeko beste gune bat izango du.