Terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak omendu dituzte Leioan

Memoriaren Eguna 2010etik ospatzen da Euskadin, azaroaren 10ean. © LEIOAKO UDALA

Leioako Udalak Memoriaren Eguna ospatu du gaur, azaroaren 10ean, terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak gogoratzeko. Leioaren Indarra eskulturaren aurrean egindako ekitaldia, lore-eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dituzte, Udal Kontserbatorioaren musikagaz lagunduta.

Iban Rodriguez Etxebarria Leioako alkatea, Udalbatzako hainbat ordezkari eta herritarrak elkartu dira gaur goizean, 10:00etan, terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak gogoratzeko.

Omenaldian, alkateak lore-sorta bat utzi du Leioaren Indarra eskulturaren ondoan, eta, ondoren, bertaratutakoek minutu bateko isilunea egin dute, Udal Kontserbatorioaren musika-emanaldiagaz lagunduta.

Memoriaren Eguna 2010etik ospatzen da Euskadin, azaroaren 10ean, terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak gogoratzeko eta haien aitortza aldarrikatzeko. Data hori aukeratu zuten, ordura arte egun horretan Euskadin atentatu hilgarririk gertatu ez zelako.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun