Gizarte Zerbitzuen bulego berria zabaldu dute Lamiakon

Bulego berriak lehenengoaren ordutegi bera izango du.

Langileria kaleko posta-bulego zaharrean kokatu dute, eta herritarrei lehen arreta eskaintzeko erabiliko dute. Bertara joateko, aurretiazko hitzordua eskatu beharko da.

Leioako herritarrek beste gune bat izango dute hemendik aurrera Gizarte Zerbitzuetara jotzeko. Izan ere, Udalak bigarren arreta-bulegoa zabaldu du Lamiakon, Langileria kaleko 88. zenbakian, lehen posta-bulegoa zegoen lokalean.

Gizarte Zerbitzuak II izena jarri diote bulego berriari, eta bertan herritarrei harrera egin eta lehen arreta eskainiko diete. Hasiera batean, orain arte Gizarte Zerbitzuen lehen bulegoan egiten diren lan berberak egingo dituzte, eta arreta jasotzeko aurretiazko hitzordua eskatu beharko da.

Bulego berriak lehenengoaren ordutegi bera izango du: astelehenetik eguenera, 08:30etik 14:30era. Informazioa jaso edo hitzordua eskatu gura dutenek 94 480 13 36 telefono-zenbakira deitu edo gizartezerbitzuak@leioa.eus helbidera idatzi dezakete.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun