LAN ESKAINTZA

Leioako Berbaldun egitasmorako dinamizatzailea behar dute

Interesa dutenek curriculuma eta motibazio-gutuna bidali beharko dituzte.

Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak lan-eskaintza zabaldu du Leioako Berbaldun egitasmoa koordinatzeko eta mintzapraktika-taldeak dinamizatzeko. Astean 25 orduko lanaldia eskaintzen dute, eta hautagaiek C1 euskara-maila edo baliokidea izan beharko dute.

Mintzapraktika-taldeak dinamizatzea eta horien jarraipena egitea izango dira langilearen zeregin nagusiak. Horrez gain, jarduera osagarriak antolatzeaz, parte-hartzaileakaz harremana mantentzeaz eta egitasmoa herrian zabaltzeaz ere arduratuko da.

Euskara-mailaz gain, taldeakaz lan egiteko gaitasuna, dinamismoa, antolatzeko eta komunikatzeko trebetasuna eta euskaragaz zein herrigintzagaz konpromisoa izatea eskatzen dute. Halaber, gizarte-zientzien arloko prestakuntza, dinamizazioan esperientzia izatea eta Leioa ezagutzea baloratuko dituzte.

Lanaldia astelehenetik barikura izango da, goizez eta arrastiz, martitzenetan izan ezik, goizez bakarrik egingo baita lan. Urtarriletik ekainera arte. Dena den, Taupak aurrerago ordutegia moldatzeko aukera aztertu ahal izango dutela jakinarazi du. 

Interesa dutenek curriculuma eta motibazio-gutuna bidali beharko dituzte lanpoltsa@taupamugimendua.eus helbide elektronikora.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun