E-liburutegian parte hartu gura duenak galdetegi bat bete eta datu pertsonalak eman beharko ditu Armintzako kultur etxean. Ondoren, erabiltzaile eta gakoa emango diote egitasmoaren sistema informatikoan sartu ahal izateko.
Lemoiz e-liburutegia egitasmoan sartu da. E-liburutegia EAEko liburutegi digitala da, herritarrek liburuak Internet bidez maileguan hartzeko aukera ematen duena. Hala, urrats honegaz, udalerriko liburutegian dauden liburuak ez ezik, EAEn egitasmo horretan dauden liburutegi guztietako liburuak eskatu ahal izango dira; eskaintza oso zabala. Mailegu bakoitzak 21 eguneko indarraldia izango du, eta bi liburu hartu ahal izango dira aldi berean irakurtzeko. Halaber, liburuak deskargatu edo streaming bidez kontsultatu ahalko dira, eskuragarri dauden gailu digitaletan.
E-liburutegian parte hartu gura duenak galdetegi bat bete eta datu pertsonalak eman beharko ditu Armintzako kultur etxean. Ondoren, erabiltzaile eta gakoa emango diote egitasmoaren sistema informatikoan sartu ahal izateko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!