ArgHizkiak ikusgai Lemoizeko kultur etxean, martxoaren 8ra arte

Iker Rincon Moreno 2015ko ots. 26a, 09:30

ArgHizkiak Uribe Kostako literatura-lehiaketaren hirugarren edizioaren irabazleen 10 argazkiak eta horietan oinarritutako euskarazko testu labur onenak ikusi ahal izango dira gaurtik aurrera Lemoizeko kultur etxean. Erakusketa martxoaren 8ra arte egongo da bertan.

Obrak hainbat argazkitan oinarritutako testu laburrak dira. Lehiaketa horregaz, jendea euskaraz idaztera eta irakurtzera animatu gura izan dute antolatzaileek; argazkilari uribekostarren lana ezagutzera emateagaz batera. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun