Eguna goizeko 10etan abiatuko dute Pottoka arrazako zaldiari buruzko erakusketa didaktiko batez. Bitartean, arrastiko 2:00ak arte umeentzako jarduerak eta eskulan tailerrak izango dira, marraztu, margotu, puzgarrietan jolastu edota globoflexia eta maskarak egiteko aukera ere emango dutela. Gura dutenek, kortak ikusi, bertako tresnen erakusketa aztertu eta paseoa eman ahal izango dute pottokaz eta baita oroigarria eraman ere, photocall-a dela medio. Nagusiek pottoken erakustaldia izango dute aukeran eta bertan zaldiak saltzen saiatuko dira hazleek. Ordutegi berean, Pottoka Proiektua zertan datzan azalduko dute, zaldi horientzako babes etxeak sortzea, alegia. Azkenik, Urdulizko Cuatro Patas txakur zentroak disc-dog erakustaldia egingo du.
Goizeko 11:00etan, ohiko heziera erakutsiko dute zaldi-taldeko emakumeek. Ondoren, heziera naturalaren adibideak jarriko dituzte. Eguerdian, zaldiberri edo poni lehiaketa izango da. Azkenik, 13:45ean sari emanaldiak emango dio amaiera egunari.