Alkatea aukeratu ostean, Gabriela Frances koalizio abertzaleko zinegotziak hartu du hitza; Lemoizentzat lan egiteko grina erakutsi du, “intentzio onenarekin”. Era berean, aurten udal talde “potentea” lortu dutela azaldu du; hala, oposizioan “modu eraikitzailean eta errespetu osoz” lan egingo dutela esan du. Halaber, osoko bilkurak lan ordutegietatik kanpo egiteko eskatu du, “arrastietan edo aste akabuetan, horrela jendea etorri ahal izateko eta parte hartu ahal izateko”.
Osoko bilkura amaitu baino lehen, Lemoizeko Gure Esku Dago taldeko kide batek hartu du hitza, eta Udalari emandako aukerengatik eskerrak eman ostean, ekainaren 21eko ekimenean parte hartzeko gonbitea luzatu die aretora bertaratutako guztiei eta zinegotziei eurei ere.