Eguenean, hilak 16, umeentzako jolasakaz emango diote hasiera egunari. Ondoren, herriko nagusientzako hamaiketakoa egingo dute. Arrastian, Karmengo Amabirjina omendu, eta erromesaldia egingo dute itsasora. Bueltan, sardinak jan, eta jai-giroagaz alaituko dute auzo osoa.
Hurrengo egunean, barikuan, umeentzako jolasez eta tailerrez gainera, tabernen arteko pintxo-lehiaketa eta tortilla zein potxa txapelketakaz gozatu ahal izango da. Era berean, “matxakaorik” onena bilatuko dute tabernetan.
Txapel Reggae, zapatuan
Aurton, 25 urte beteko ditu Txapel Reggaek. Musika jamaikarra ardatz duen jaialdiak, betiko legez, nazioarteko zein Euskal Herriko talde ugari ekarriko ditu Armintzara. Hala ere, musikaz gainera, bestelakoez disfrutatzeko aukera ere egongo da, berbarako: zirku- tailerragaz eta skate jaialdiagaz.
Domeka, hilak 19, izango da Karmengo jaien azken eguna. Eguerdian, aurreko gauetik bizirik dirautenakaz poteoa egin ostean, musean egingo dute, eta zumba-n eta kantuan ibiliko dira arrastian. Gero, txokolateagaz tripak berotu, eta 23:30ean jaiei amaiera emango diete traka indartsu baten zaratapean.
Uztailak 15, eguaztena
18:30 Txupin jaurtiketa eta jaien hasiera
19:00 X. Triatloi herrikoia
20:30 Langostino jana txosnan
20:30 Musika txosnan
Uztailak 16, eguena
12:00 Umeentzako jolasak, txosnan.
13:00 Aitita-amamentzako hamaiketakoa.
18:00 Karmengo Ama Birjinaren omenezko meza. Ondoren, itsasora erromesaldia, txistulariakaz; ur-jolasak eta txalupen lasterketa.
20:30 Sardina-jana, txosnan
21:00 Bertso-triki-poteoa, herriko tabernetatik.
22:00 Broma-jolasak, txosnan.
23:00 Jai-kirolak.
Uztailak 17, barikua
12:00 Umeentzako puzgarriak.
12:00 Askotariko kirolak, frontoian.
12:30 Tabernen arteko IV. Pintxo-lehiaketa Mundiala.
16:30 Umeentzako puzgarriak.
17:30 Tortilla-txapelketa.
18:00 Umeentzako tailerrak.
18:30 Potxa-txapelketa, txosnan.
20:00 Sardina-jana, txosnan.
20:00 Pala partidak.
22:30 XI. “Matxakao” lehiaketa, tabernetan.
01:00 Patata-dantza.
03:00 X. tanga lasterketa.
Uztailak 18, zapatua
12:00 Ragga Cuping Skate jaia.
12:30 Batukale perkusio-taldeak lagunduta, herritik kalejira.
13:00 Rasta-poteoa.
15:00 Itzartu elkarteko emakumeen bazkaria, Artxandan. Autobusa 14:00etan irtengo da Urbaso tabernatik; beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.
18:00 Zirku-tailerra, askotariko kirol kantxan.
20:00 Sardina-jana, txosnan.
22:00 Armintzako XIX. Txapel Reggae Jaialdia. Taldeak, hauek:
Cappy Ranks
The Blackstarliners Band
The Producers Sound
Roberto Sanchez
Don Fe
Prince Jamo
GregTown
Gobeo Bay
Chalart 58
MG Banda
Batukale Batukada
Uztailak 19, domeka
13:30 Bizirik dirautenentzako poteoa.
17:30 Mus-txapelketa, txosnan.
19:00 Zumba festa, eszenatokian.
20:30 Play-back txapelketa.
22:00 Txokolate-jana, txosnan.
23:30 Jai-amaierako traka.